Intxaurrondo hegoan “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” euskaraz.

Azaroaren 23an hasi zen Euskaraldiarekin bat egin ondoren, Euskararen eguna ospatuko dugu gaurkoan eskolan. Goizetik hasiko gara festan, eta “Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan” lelopean,  ekintza desberdinak eramango ditugu aurrera. Horma-irudiak, txupatxusak, kantu-saioak, eta “erre zenituzten sorginak” dantzarekin , alai-alai igaroko dugu goiza. Arratsaldean berriz, mahai jokoak izango ditugu. Ondoren, gelara ekarriko diguten txokolatea dastatu egingo dugu. Euskaraldia amaitzear dagoen honetan, Intxaurrondo Hegoan tinko eta brinko euskaraz jarraituko dugu.

 

Franck, Rocío, Xabier eta Baran gara eta bideo hau grabatu dugu zuentzat. Espero dugu zuen gustokoa izatea.

 

https://youtu.be/Cv5jDXIcZow