“Intxaiete lagunak”

Atzo, martxoak 28, Aietera joan ginen gure lagunak bisitatzera. Eta jakin nahi duzute non ezagutu genituen Aieteko lagun hauek?

Aurten, LH4 mailako ikasleak Zeraingo Eusko Girotze Barnetegira joan ginen. Bertan, lagun on pilo bat egin genituen; haien artean irakaslea, eta Aitzol izena du.

Dagoeneko faltan botatzen genituenez, Aiete Ikastetxera joatea erabaki genuen. Horretarako, autobusa hartu genuen. A ze abentura! Bidean autobusa hondatu bait zen. Autobusa aldatu behar izan genuen, eta berandu iritsi ginen. Gainera, Zurriolako zubian suhiltzaileak ikusi genituen praktikak egiten!

Ez dakizue zenbat gauza egin genituen: Haien eskola ikusi, Munto eta Aieteko parkeetaz gozatu, kobazulo eta animaliak aurkitu eta miretsi… eta guztia Euskaraz!

Primeran pasa genuen gure lagunekin, baina gogorra izan zen berriro agur esatea. Autobusean sartu ginenean, gure atzetik etorri ziren korrika eta dena!

Argazkiak ikusteko egin klika hemen:

https://photos.app.goo.gl/uDGUw5o9tQLwBGVi9