Laster iritsiko da Donostiarrentzat den urteko egunik garrantzitsuenetako bat: “ San Sebastian eguna”. Aurten, bizi dugun egoera ikusita, ez da kaleko ekitaldirik izango, baina horrek ez du esan nahi eskolan ez dugunik ospatuko. Dagoeneko, apain-apain jarri ditugu leiho borobila eta eskolako sarrera. Datorren ostiralean zuen seme-alabek danborra joko dute eta grabaketak egingo ditugu.Beti bezala eskolako Web orrialdean zintzilikatuko ditugu zuek ikusgai izateko. Espero dugu guk disfrutatuko dugun bezainbeste disfrutatzea zuek ere.