Atzo, Austin bisitan etorri zen, eta gure ikasleek maitasun handiz hartu zuten; izan ere, aurreko ikasturtean oso harreman estua izan zuten berarekin, eta jolas-orduetan zein klaseetan ingelesa praktikatzeko aukera ederra izan zuten Austinekin. Zer oroitzapen polita utzi duen eskolan!