Baratzako lana  (2020-02-20)

Gaur, berriz baratzan izan gara eta hainbat ekintza burutu ditugu:

Hasteko “zainbelarra” ukendua egin dugu. Ukendu hau oso ona da zauriak  sendatzen laguntzeko, erredurarentzat eta xomorroen ziztadarentzat ere.

Ukendua egiteko behar diren osagaiak hauek dira:

  • Zain-belarra
  • Argizaria
  • Olioa

Ondoren hainbat belar topatzen aritu dira eta bukatzeko baratzako lana egin dugu.