Dakizuenez, murgildu gara Euskaraldian azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko dena Euskal Herri osoan zehar. 11 egunez euskaraz.

Ahobizi eta Belarriprest izango dira protagonista. Ahobizi denak euskaraz egingo die ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko da euskaraz. Belarriprest denak, berriz, berak euskaraz dakiten guztiei euskaraz egiteko gonbitea egingo die. Euskara ulertzen duela adieraziko die eta berarekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu.