Gure ikasleak maskarak soinean,kanpoan ilaretan, tenperatura hartzeko txandaren zain. Eskola barruan eskuak gelekin garbitzen, eta ikasgelan musukoa jantzita dira eguneko beste irudi esanguratsuak. COVID-19 birusaren hedapenari aurre egiteko protokolo zorrotzak bete behar ditugunez, egunero praktikan jartzen ari gara azken asteetan prestatutako plangintzak.