“Gure egitasmoa”

Intxaurrondo Hegoa ikastetxea Donostiako izen bereko auzoan kokatuta dago.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketa mailak eskaintzen ditugu, hau da, 2 eta 12 urte bitarteko haurrak eskolaratzen dira.

Gure eskolak D ereduan irakasten du, euskara dela medio, alegia. Ingelesa 4 urteetatik eta gaztelera lehen hezkuntzatik sartzen ditugu.

Geure metodologiaren ardatz nagusia proiektuen bidezko lana da. Arloak gai komun baten inguruan lantzen dira, nagusiki. Gure helburua ikasleek modu esanguratsu eta testuinguruan kokatutako batean ikastea da.

Eskola integratzailea gara, aniztasunaren trataeran eta ikasle guztien heziketa-beharretan saiatua.

Intxaurrondo Hegoa ikastetxearen egitasmoa, honako printzipio hauetan oinarritzen da:  Publikoa, euskalduna, eleanitza, inklusiboa, baloreak bultzatzen dituena, akonfesionala, norbanakoaren ikuspegi integral batetik ikaslea bere aprendizaiaren protagonista dela ulertzen duena eta berritzailea.