Ostiralean, Hegoako Lehen Hezkuntza osoa Ametzagaina parkera joan ginen eskola osoan landu den proiektu bertikalari amaiera emateko.

 

Hasteko, eskolan azken hilabetean bildu dugun zaborra alderatu genuen. Lehenengo bi asteetan normaltasunez eta azken bietan zaborra murrizteko intentzioarekin. Baita lortu ere!

 

Nolako aldaketa! Argi dago aldaketa gugan hasten dela!

 

 

 

Ibilbidea aldarrikapenez beteta egon zen, ikasleak beraiek egindako kartelak erakutsiz joan ziren ibilbide osoan. Lan ikaragarria egin zuten denek!

 

Bidean eta Sagastieder plazan aurkitu genituen pertsonei gure proiektua azaldu genien. Horretarako, ikasleek egindako triptikoak erabili zituzten infrmazio guztia helarazteko.

 

Ondoren, batukata batekin abiatu ginen Ametzagaina parkera. LH 5-6ko ikasleek jarri zuten erritmoa eta gainontzeko ikasle zein irakasleek jarraitu.

“Mundu garbia nahi baduzu, zabor guztia birziklatu.”

“Hegoa eskola, zaborra jasoaz, parke eta basoak baitaere itsasoak.”

Ametzagainan parkea garbitu genuen, gezurra badirudi ere, zakara asko jaso genuen! Aupa zuek!

LAN BIKAINA HEGOA!