GURE ESKOLAKO “GAI KULTURALA”

Ikasturte guztietan, gehienetan bigarren hiruhilabetean, eskola osoan, Haur eta Lehen Hezkuntza, gai orokor bat landu ohi dugu. Maila edo ziklo bakoitzak eduki desberdinak landu eta jarduera ugari burutu izan arren denok elkartzen gara AZKEN XEDEAN.

Prozesu honi “Gai Kulturala” deitzen diogu, guztietan hainbat eremu lantzen ditugulako: bizimodu desberdinak, munduko biztanleen egoera, hizkuntzak, beharrak, sinesmenak, emozioak, ohiturak, giza eskubideak, artearekin lotutako esparruak (musika, zinea, dantza, eskultura…). Ez du edozein gaik balio, ezaugarri batzuk bete behar ditu emozioak eta baloreak ere garatu nahi baitugu. Aukeratutako gaiak garrantzia badu arreta berezia prozesuari ematen diogu. Gaiaren aukeratzeko prozedura haurrek finkatzen dute: gela guztietan gai bat ateratzen da,  ondoren ordezkarien bilera batean (zuzendaritza taldeko kideekin) gaien “aurkezpena/defentsa” egiten dute. Azkenean ikasle eta irakasle guztien bozketaren bitartez gai bat aukeratzen dugu.

Ikasleen arteko elkarreragina ere bultzatu nahi dugu:

  • Geletako ordezkarien bilerak erabakiak hartzeko gunea izatea.
  • Gaia aukeratzerakoan ikasle nagusiek txikien geletan eztabaidak gidatzea.
  • Ikasleen arteko tutorizazioa irakas-ikas prozesuan integratzea.

FASEAK HELBURUA

Ikasturte honetarako GAI KULTURALAren aukeraketa

Hizkuntza Komunikaziorako gaitasuna lantzea (azalpen eta  argudio testuak).
Gela guztietan egindako jarduerak Aukerartutako gaia  jorratzea.
AZKEN XEDEA Ikasitako “guztia” erakustea.Elkartzen gaituen jarduera orokor bat burutzea.

 

Orain arte hauek izan dira landutako gaiak: “Margolariak”, “Eskultura”, “Munduko musika”, “Mitologia”,  “Munduko jangela”, “Kontsumoa eta garapen iraunkorra”, “Bidezko aukerak”, “Munduko kirolak”, “Euskararen egoera eta kultura”, “Euskal Herria munduan eta mundua Euskal Herrian”, “Munduko kirolak”, “Zientziaren mundua”, “Zinea”, “Beldurra”, “Munduko gastronomia”, “Turistak”, “Musika”, “Atrakzio parkeak” eta ikasturte honetan “Mahai jolasak”.

Gure lan egiteko modua oso irekia denez ikasleen nahiak, ideiak, galderak… kontuan hartzen ditugu lana bideratzerakoan eta gehienetan planifikazioa berrikusi eta aldatu egiten dugu eta horrela proiektu globalizatuen bitartez gaia garatzeko Curriculumeko arlo guztietarako egokiak diren edukiak lantzen ditugu.