Atzo, osteguna, gure lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleak,  joan den astean eskolan eta auzoan egin zuten jarduerarekin jarraituz, Rezola Museora joan ziren. Bertan zementu fabrikazio-prozesuaren oinarrizko nozioak, aplikazio arkitektonikoak eta jasangarritasunarekiko konpromisoa, ezagutu zituzten. Tailer batean parte hartzeko aukera ere izan zuten. Bertan, zementua manipulatu zuten eta, aldi berean, adierazpen plastikoa landu zuten.Behin bisita amaituta, Añorgako frontoian bazkaldu zuten. Asko ikasi zuten eta izugarri gozatu zuten.

Argazkiak ikusteko klick egin HEMEN edo ondoko argazkiaren gainean