Aurten ezin izan dugu ohiko San Tomas eguneko ospakizuna egin, baina horrek ez du esan nahi geldi egon garenik Ikastetxean. Goizean goizetik Gabon kantak entseiatuz hasi gara. Hauek izan dira kantak:

(Kantak ikusteko klick egin kantaren  gainean)

HH2 / HH3 :    “Ole Olentzero”

HH4  / HH5:    “Kax kax atean”

LH1 / LH2: “Hator Hator”

LH3 / LH4: “Din Dan Don”

LH5 / LH6: “Oilarra kanta kantari”

Ondoren, gurasoek prestatutako txistorra janez jarraitu dugu goiza eta 12:00etan, bideo deiaren bidez, une berean eta bakoitzak bere gelan, “Gabon Kantak” abestu ditugu. Arratsaldean Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko umeek oso bisita polita izan dute. Olentzero gurekin egon da eta haurrak agurtzeko asmoz, bertso hunkigarri bat bota die. Haurrek ere ,”Ole Ole Olentzero” abestiaren bidez, Olentzero  agurtu dute. Opariak banatu dizkie eta primeran pasa dugu eguna! Egin duguna ikusteko bideoa batzuk prestatu ditugu. BEGIRA, BEGIRA!!

 

SAN TOMAS EGUNA OSPATZEN   (Egin Click irudiaren erdian)

https://youtu.be/fF_JDcl97_g

IRITSI DA GURE OLENTZERO! (Egin klick irudiaren erdian)

https://youtu.be/K29UTkXxmps

 

 

HEMEN ENTZUN DEZAKEZUE OLENTZEROK BOTATAKO BERTSOA

https://youtu.be/iiPczcd1vqg

 

 

OLENTZEROK OPARIAK BANATZEN!  (Klick egin irudiaren erdian)

https://youtu.be/2BE03ceLenA