Bi aste egon gara eskolan irakurketaren inguruan ekintza desberdinak egiten. Ostegunean , ekainak 13, Xabier Mendiguren idazlea gure eskolara etorri zen.   Gelan “Karabana batean bizi naiz” irakurri dugu. Berak txikitan futbolaria izan nahi zuen baina ez zuen jolasten eta 12 urte bete zituenean futbola uztea erabaki zuen.  Irakurtzea asko gustatzen zitzaion eta idazteko erraztasuna azaldu du beti. Hortik aurrera bere bidea aurkitu zuen. Ez dauka ez ordu ez leku zehatz bat idazteko. Sormen handia du. Bidiatzea ez zaio gustatzen eta Beaisainen bizi da. Liburuak sinatu eta gela bakoitzarentzat marrazki bat egi zigun.

Mila esker Xabier! Oso gustora egon gara!

 

*Argazki eta  bideoak ikusteko HEMEN klik egin.