Abenduak 3, osteguna, Yolanda Arrieta idazlea gure eskolan egon zen 5.mailako ikasleekin egotera eta irakurri zuten “Nitaz ahaztu dira” liburuaz hitz egitera. Liburua asko gustatu zitzaien eta oso aberasgarria izan zen idazlearekin izandako  saioa.

Yolanda Arrieta idazlea Magisteritza ikasketak egin zituen. Ondoren,  Antzerkia  eta Gizarte Antropologia ere ikasi ditu. 2015ean  Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria irabazi zuen Argiaren alaba liburuarekin.Idazteaz gain, ordea, Idazketa sortzailearen inguruko lantegiak gidatzen ditu, eta literaturara hurbiltzeko saioak ere egiten ditu haur txikien guraso eta irakasleekin, Galtzagorri Elkartearen “Bularretik Mintzora” egitasmoaren barruan.

 

Klikatu hemen eta  Yolandarekin egindako ariketa bat ikusiko duzue.