Ikasturte amaiera iristen ari da, eta aurreko urteetan bezala, Intxaurrondo Hegoan eskolaren eguna ospatu genuen joan den larunbatean. Bero handia egin arren aurreikusitako ekintza guztiak egiteko aukera izan genuen: multikirola txapelketa finala, tortila eta tarten txapelketa, jolasak eta tailerrak, karate erakustaldia, 6.mailakoen agurra, apar festa, buruhandiak eta ur zezenak, bingoa, bazkaria eta karaokea…….

«Paregabea izan zen gure ‘Eskola Eguna’, ikasle, guraso eta irakasleok gozatu genuen elkarrekin».

Argazki eta bideoak ikusteko klick egin HEMEN