Mediateka

Liburuz jositako mediateke dotore bat dugu. Bertan, ikasleek lanerako eta irakurketarako txoko atseginak dituzte. Liburuak maileguan hartzeko aukera ere badaukate.

Areto gorria

Areto honetan eskolako ikuskizun edo hitzaldi interesgarrienak egiten ditugu. Eszenatoki polit bat dauka eta ikusleentzako leku aparta.

Jangela

Jangela polit honetan gure ikasleek bazkariaz gozatzeko aukera izaten dute.

Informatika gela

Gela honetan  13 ordenagailu dauzkagu eta proiektore bat. Eskolako edo eskolaz kanpoko jarduerak egiteko erabiltzen dugu.

Plastika gela

Plastika gela txukun bat daukagu material ezberdin askoz hornituta.

Laborategia

Esperimentuak egiteko eta science saioak aurrera eramateko gunea da hau, bertan, material ezberdin asko aurki ditzakegu.

Gimnasioa

Gimnasio handi eta argitsu bat daukagu gorputz hezkuntzako saioetarako.

Patioak

Zoru beltz eta gorriko bi zelai handi izateaz gain estalia dagoen frontoi bat badaukagu, baita aterpe bat ere. HHko aldean ere jolas gune politak dauzkagu.

Psikomotrizitate gela

Eskolako txikientzat psikomotrizitate gela txukuna aurki dezakegu, bertan, primeran pasatzen dute.