hegoa handitze lanak

Intxaurrondo auzoan 1999.urtean, izena emateko garaian, haur talde bat eskaintza publikotik kanpo gelditu zen eskolaratzeko tokirik ez zegoelako.

Hori zela eta, Hezkuntza Sailak 1999-2000 ikasturte horretan Egiako auzoan, Aitor ikastolako eraikuntzan hain zuzen ere, bi urteko gela ireki zuen eta Hego Intxaurrondon Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxerako eraikin berria egitea erabaki zuen.
2000-2001 ikasturtean beste gela bat ireki zen eta Aitor ikastolan bi eta hiru urtetako haurren gelak zeuden.

2001-2002 ikasturtean behin betiko Baratzategi kaleko eraikinean kokatu zen CEP Intxaurrondo Hegoa IP izenarekin.
Nahiz eta eraikuntza lerro bateko ikasleak jasotzeko planifikatua izan, auzoaren hazkundearekin batera, laster bi lerroko ikastetxea bihurtu zen eta txiki gelditu zitzaigun.

Eskolako handitze obrak egin bitartean (bi urte) prefabrikatu pare bat jarri zizkiguten patioan. Obra hauetan hirugarren pisu oso bat, ganbara zegoen tokian mediateka eta 4 gela berri, areto nagusia, soinketa gela, aldagelak, dutxak eta frontoia egin zituzten.

Obra guztiak 2008ko uztailean bukatu ziren, prozesu luze baten ondoren, beraz 2008-2009 ikasturtean eskola osoa disfrutatzen hasi ginela esan dezakegu.

Gaur egun, lerro bakarreko eskola da.