Kaixo lagunak:
Gaur, hilak 8, Hegoa Euskal Eskola Ingelesa aukeratua izan da 2022-2023 ikasturtearen irekiera ofiziala emateko. Hau dela eta, Hezkuntza Sailetik, Udaletxetik, Berritzegunetik eta Guraso-Elkartetik hainbat ordezkari etorri dira gurera. Besteak beste, Jokin Bildarratz, Begoña Pedrosa, Amaia Urcelay, Nekane Arzallus, Marisol Garmendia, Lui García Gurrutxaga eta Guraso Elkarteko ordezkariak izan ditugu gaurkoan. Hauek, Iñaki Arizmendi eta Mila Echeverría zuzendaritza taldekoekin batera, eskola bisitatzen aritu dira.
Eskolako mediatekan prentsaurrekoa egin eta gero ikasturte berriari hasiera ofiziala eman zaio.
Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen edo azpiko collagean.