Gaur goizean LH5 eta LH6.mailako ikasleak Txuri Urdinera joan dira patinatzera. Hango monitoreekin asko ikasi dute eta bukatzeko diskoteka ere izan dute. Batzuk trebeago, traketsago beste batzuk baina pozarren ibili dira patinatzen. Txuri Urdin izotz jauregiak bere kontingentzia plana zorrotz bideratu du eta ikasleen segurtasuna uneoro bermatu da. Honela, ikasleek aukera izan dute dena murriztuta duten garai honetan jarduera honetaz gozatzeko. Primeran pasa dute!!
Egindakoa ikusteko hemen dituzue argazkia batzuk eta bideo txiki bat.