Zer sentitzen duzu irakurtzen duzunean?
Bideo honetan, LH6.mailako Baran, “Amonak Alzhei…..zer?” liburu zoragarria irakurtzen ari da.
Zertarako irakurtzen duzu edo zer sentitzen duzu irakurtzen duzunean? galdereei buruzko hausnarketa egiten ere saiatu gara (ikasten dut, dibertitzen naiz, ez naiz aspertzen, irakurketa hobetzen dut, ….. eta halako erantzunak jasotzen).
Jasotako hausnarketa guztiak, eskolako sarreran ipinitako krokodrilo-herensuge erakargarri batetan bildu ditugu.
LH5 eta LH6.mailako ikasleek irakurketa emanaldia eskeini zuten. Beraiek aukeratutako testuak irakurri zituzten.
LIBURUAREN EGUNA OSPATZEN
Apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatu dugu. Urtero antolatzen den jarduera honetan eskolako ikasle guztiek parte hartu dute hainbat ekintza eginez. Irakasleak eta ikasle askok ipuina kontatzeko gogoa azaldu dute, eta ongi baino hobeto aritu dira. Gustura aritu dira bai irakurleak, bai entzuleak ere. Hemen dituzue hainbat bideo eta argazkiak. Ikusi, entzun eta disfrutatu!
Gaurtik aurrera 15’inguruko irakurketa saioak egingo ditugu txirrinak jo ondoren. Hemen dituzue jarduera horren bideoa. Ikusi zein ondo eta lasai dauden.
Hona hemen LH5.mailako ikasleek Kamishibai ipuinak kontatzen.