Egilea: hegoa

MATRIKULA ZAITEZ GUREAN!

ZATOZ HEGOA IKASTETXERA! 2023- 2024 ikasturterako aurrematrikulazioa  ZABALIK! Eskatu hitzordua (tel. zenb. 943 297023)  Etor zaitez, ezagutu  gaitzazu eta   ZATOZ GURERA! Informazio gehiago nahi baduzu klikatu ondorengo esteketan: Hegoa (triptikoa) Hezkuntza saileko...

Gehiago irakurri

GORA DONOSTIA! GORA HEGOA IKASTETXEA!

GORA DONOSTIA!! Iritsi da eguna! Pandemiaren ondorioz, bi urtez arraro ospatu ondoren, aurten behar bezala ospatzeko aukera izan genuen! Egunaz gozatu genuen eta danbor hotsak entzun ziren ikastetxe osoan! Goizean LH 1 eta 2ko ikasleak Txarara joan ziren danborra jotzera. Bestetik, LH 5 eta 6ko ikasleak Aspacera hurbildu ziren. Primeran hartu gintuzten eta oso ondo pasa zuten denek. Arratsaldean ospakizunekin jarraitu genuen. Sagastieder plazaraino joan ginen danborrak joaz, txaranga eta guzti! Azkenik, ikastetxera itzuli eta guztiok batera jo genuen primeran apaindutako aterpean. Ikasleek giro ederrean eta gogotsu jo zituzten danborrak eta egun osoan zehar erakutsi zuten euren trebezia. Egin...

Gehiago irakurri

GABONETAKO KANTEN EMANALDIA

Asteazkenean Olentzero eta Mari Domingi eskolara etorri ziren gure gabon kantak entzutera eta geletarako opariak ekartzera.  Gaurko azken egun berezi honetan gabonetako abestien emanaldiak izan ditugu. Goizean goiz,  laugarren mailako ikasleak Txarara joan dira bertako agureei bisita egitera eta ikasitako kantak eskeintzera. Jolasgaraia ondoren ikastetxeko familiak etorri dira ikuskizunaz gozatzera. Hauek dira gure musikako Cristina irakaslearen laguntzaz prestatu dituzten kantak: HH2 / HH3:    “Ole Olentzero”; HH4 / HH5: “Olentzero joan zaigu”. LH1 / LH2: “Kax-kax atean”; LH3: “Maite dut negua”; LH4:  “Hallelujah”eta “Zorionak guztioi”; LH5:“Hator Hator”LH6: “Jingle Bells”; Denok batera: “Olentzero eta astoa”     Egindako bideo eta argazkiak...

Gehiago irakurri