Egilea: hegoa

Kontzertu pedagogikoa

Ostiralean, lehen zikloko ikasleek kontzertu pedagogikoa ikusteko aukera izan zuten Donostiako Musika Eskolaren eskutik. Ikasleek, ederki pasatzeaz gain, musika gozatzeko aukera paregabea ere izan dute. Ikuskizun zoragarria izan da eta adi-adi  egon dira guztiak. Egindako bideo eta argazkiak ikusteko Klikatu HEMEN edo ondoko argazkiaren gainean. ...

Gehiago irakurri

Hegoako ikasleak Zinemaldian

Egindako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN edo ondoko argazkiaren gainean. Gaur, hilak 19, lehen hezkuntzako ikasleak,  Belodromoan izan dira Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko programazioaz gozatzeko. Bertan, Pepper robot  izan da protagonista, eta ikus-entzule guztiak dantzan ere ipini ditu, Terra Willy: planeta ezezaguna filma proiektatu baino lehen eta “harri eta zur” utzi ditu Belodromora joan diren haurrak. “Hala, aurrez aurre egiaztatu dituzte Pepperren trebetasun guztiak, eta ikusi dute gizaki bat bezalaxe mintzatzen eta mugitzen dela, eta badakiela pil-pilean dauden abestiekin dantza egiten ere....

Gehiago irakurri

2022-2023 ikasturte irekiera ofiziala

  Kaixo lagunak: Gaur, hilak 8, Hegoa Euskal Eskola Ingelesa aukeratua izan da 2022-2023 ikasturtearen irekiera ofiziala emateko. Hau dela eta, Hezkuntza Sailetik, Udaletxetik, Berritzegunetik eta Guraso-Elkartetik hainbat ordezkari etorri dira gurera. Besteak beste, Jokin Bildarratz, Begoña  Pedrosa,  Amaia Urcelay, Nekane  Arzallus,  Marisol Garmendia, Lui García Gurrutxaga eta Guraso Elkarteko ordezkariak izan ditugu gaurkoan. Hauek, Iñaki Arizmendi eta Mila Echeverría zuzendaritza taldekoekin batera, eskola bisitatzen aritu dira. Eskolako mediatekan prentsaurrekoa egin eta gero ikasturte berriari hasiera ofiziala eman zaio. Argazki gehiago ikusteko klikatu hemen   edo azpiko...

Gehiago irakurri

Ongi etorri eskolara!

Kaixo lagunok: Egun gutxi gelditzen dira 2022-23 ikasturteari hasiera emateko. Azken bi kurtsoak pandemiak baldintzatu dizkigu. Orain, ordea, prebentzio protokoloak, distantziak eta segurtasun neurriak alde batera utzi eta egiten dakigun horretan jarriko ditugu indar guztiak. Aurten, HEGOA EUSKAL ESKOLA INGELESA proiektua aurrera eraman nahi dugu ilusio eta gogo handiz. Gure ikasle guztien hezkuntza-eskaintzaren kalitatea hobetzea eta indartzea dugu helburu eta, horretarako, esku artean ditugun baliabide guztiak jarriko ditugu abian. Eskolak ostegunean, hilak 8, goizeko 9etan hasiko dira. Lehenengo egunetik jangela zerbitzua egongo da. Ikasturte hasteko behar duzuen informazioa ikusteko,  hemen dituzue estekak: Egutegia  Egokitzapenaren txandak Ekarri beharreko materiala: LH1...

Gehiago irakurri