Egilea: hegoa

OPORRETAN ERE EUSKARAZ

Kaixo!  Uda oso gertu dago, eta eskola ez dagoen arren, euskaraz hitz egiten eta entzuten jarraitu behar dugu. Zuentzat ideia polit batzuk ditugu euskaraz aritzeko. Ez zarete aspertuko eta ederki pasako duzue inongo dudarik gabe.  Lehen proposamena hau da. EITBko web ofiziala. Marrazki bizidun ezberdinak dituzue online ikusteko aukera desberdinekin. Adinka sailkatuta dituzue marrazki eta programa hauek. https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/ Bigarren propopaseman hemen duzue. Web orrialde honetan marrazki eta film desberdinak ikus ditzakezue, momentuan deskargatzeko aukera ematen duena. Aukera izugarri handia, non betiko marrazkiez gain, marrazki mota gehiago ikusi daitezkeenak. http://www.euskal-encodings.com/smf/ Komikiak japoniarrak gustatzen zaizkizue (Manga)? Ba hementxe euskeraz egiteko aukera,...

Gehiago irakurri

AZKEN EGUNA

Ikasturte amaiera iritsi da. Emozioz beteriko eguna izan da gaurkoa! Alde batetik poza sentitu dugu, udako oporrak heldu direlako eta kurtso amaieran musukoak, gelak eta segurtasun-distantziak amaitu direlako. Gainera, beste jarduera batzuk egin ahal izan ditugu taldeon artean, eta horrek oso zoriontsu egin gaitu. Beste alde batetik, tristura, urtero gertatzen den bezala, seigarren mailako taldea joaten baitzaigu, haien bizitzako beste etapa berri bat hastera, eta ziur oso ondo joango zaiela. Primeran ikasi dituzte irakatsi nahi izan dizkiegun balioak, hala nola errespetua eta ahalegina. Jarduera asko egin ditugu egun hauetan. Hemen estekak dituzue. Seigarren mailakoen agurra. HEMEN Lehen mailako ikasleak,...

Gehiago irakurri

ESKOLAKO FESTA 2022

Ikasturte amaiera iristen ari da, eta aurreko urteetan bezala, Intxaurrondo Hegoan eskolaren eguna ospatu genuen joan den larunbatean. Bero handia egin arren aurreikusitako ekintza guztiak egiteko aukera izan genuen: multikirola txapelketa finala, tortila eta tarten txapelketa, jolasak eta tailerrak, karate erakustaldia, 6.mailakoen agurra, apar festa, buruhandiak eta ur zezenak, bingoa, bazkaria eta karaokea……. «Paregabea izan zen gure ‘Eskola Eguna’, ikasle, guraso eta irakasleok gozatu genuen elkarrekin». Argazki eta bideoak ikusteko klick egin HEMEN...

Gehiago irakurri

KAMISHIBAI IPUINAK

Kamishibai ipuinek Japonian dute jatorria. XI.mendean sortu ziren, budisten tenpluetan. Monjeek erabiltzen zituzten jendeari balioak erakusteko. Gure bosgarren mailako ikasleek ipuin batzuk prestatu dituzte eskolako beste ikasle guztiei kontatzeko eta izugarrizko arrakasta izan dute. Helduek zein txikiek asko gozatu dute. Emanaldi guztiak bikain atera dira! Zorionak txapeldunak! Argazki eta bideoak ikusteko klick egin HEMEN...

Gehiago irakurri

Lupi eta Lupita pailazoak oporretara doaz

Gure pailazoak urte osoa gurekin pasa ondoren,  hurrengo urtean beste herrialde batera joango dira bizitzera. Hemen dituzue eskaini ziguten emanaldiaren argazki eta bideo txiki batzuk. Argazkiak eta bideoak ikusteko klik egin HEMEN  ...

Gehiago irakurri