Ikasturte amaiera iritsi da.
Emozioz beteriko eguna izan da gaurkoa! Alde batetik poza sentitu dugu, udako oporrak heldu direlako eta kurtso amaieran musukoak, gelak eta segurtasun-distantziak amaitu direlako. Gainera, beste jarduera batzuk egin ahal izan ditugu taldeon artean, eta horrek oso zoriontsu egin gaitu. Beste alde batetik, tristura, urtero gertatzen den bezala, seigarren mailako taldea joaten baitzaigu, haien bizitzako beste etapa berri bat hastera, eta ziur oso ondo joango zaiela. Primeran ikasi dituzte irakatsi nahi izan dizkiegun balioak, hala nola errespetua eta ahalegina.
Jarduera asko egin ditugu egun hauetan. Hemen estekak dituzue.
Seigarren mailakoen agurra. HEMEN
Lehen mailako ikasleak, egin duten ipuina kontatzen. HEMEN
Bigarren mailako ikasleak, egin duten ipuina kontatzen. HEMEN
Eskolaurreko ikasleek agurtu egin gaituzte. HEMEN
Hirugarren eta laugarren mailako ikasleen antzerkia. HEMEN
Bosgarren mailako ikasleek egindako aurkezpenak. HEMEN