Baratzako lana (2020-02-20)
Gaur, berriz baratzan izan gara eta hainbat ekintza burutu ditugu:
Hasteko “zainbelarra” ukendua egin dugu. Ukendu hau oso ona da zauriak sendatzen laguntzeko, erredurarentzat eta xomorroen ziztadarentzat ere.
Ukendua egiteko behar diren osagaiak hauek dira:
- Zain-belarra
- Argizaria
- Olioa
Ondoren hainbat belar topatzen aritu dira eta bukatzeko baratzako lana egin dugu.