Abenduak 22an, LH5 eta LH6.mailako ikasleak, esploratzaileak bihurtu ziren eta Cristina Eneako parkera joan ziren. Modu atsegin eta dibertigarrian, Cristina Eneako landare eta biztanleak ezagutu zituzten.
Ikasleek, irakasleak emandako mapa jarraituz eta proba eta galderen erantzunak lortuz, parkeko Dukesak utzitako mezu sekretua aurkitu zuten. Oso ekintza interesgarria izan zen eta primeran portatu ziren guztiak.
Hemen, egun horretan egindako jardueraren hainbat argazki ikus ditzakezue.