Gaur, hilak 17, gure eskolako ikasleek “Den dena niretzat” antzezlanaz gozatzeko aukera izan dute, Behibi’ s antzerki taldearen eskutik. Ingurumenaren egoera modu egokian tratatzeaz gain, gure ikaslegoari hausnartu, gozatu eta zirrara sentitzeko aukera eman zaio.
“Makila jauna oso gizon diruzalea da, hiri osoko basoak suntsitu nahi ditu airea ontzietan sartuz gero maskarilekin saldu ahal izateko.Kattalin ete bere familia, hirian gelditzen den azkeneko basoan bizi dira eta ez dute saldu egin nahi.
Zer gertatuko da? Lortuko du Makila Jaunak aire guztiaz jabetzeaz? Eta Kattalinen etxearekin, zer gertatuko da?”