Gaur, abenduak 2, Euskararen Eguna ospatu dugu. Egin ditugun ekintzen artean, goizean trikitilariak etorri dira eta haiekin batera, ikastetxea girotu dugu. 11:30etan Sagastieder plazara joan gara eta bertan dantza eta kantuekin gozatu dugu. Arratsaldean, betiko ohiturari jarraituz, euskal jokoetan parte hartu ondoren, txokolatada izan dugu. Bikain aritu gara! Aupa Euskara! Aupa Hegoa ikastetxea!
INTXAURRONDO HEGOAN EUSKARA BETI AHOAN!