SAGARRARI ZUKUA ATERA FAMILIAN!
Kirikoketa, kirikoketa, koketa, koketa, sagarra jo dela, sagarra jo dela!
Udazkenean, Sagardoetxeak sagar muztioa elaboratzeko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak biltzen dituzte kizkiarekin, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatu. Amaitzeko, familia bakoitzak sagar muztio botila bat etxera eramango du.
TARIFAK:
· Helduak: 5€
· 5-17 urte arteko haurrak: 2€
· 4 urte arteko haurrak: doan
DATAK:
Urriko asteburuak: urriak 3-4, 10-11, 17-18, 24-25, 31 eta azaroak 1.
ORDUTEGIAK:
· Larunbatak: 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00.
· Igandeak: 11:00, 12:00 eta 13:00.
LEKUA:
Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa
Kale Nagusia, 48
20115 Astigarraga
T. 943 550 575
www.sagardoetxea.eus
Oharra:
Jarduera egin ahal izateko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da.