GORA DONOSTIA!!

Iritsi da eguna! Pandemiaren ondorioz, bi urtez arraro ospatu ondoren, aurten behar bezala ospatzeko aukera izan genuen! Egunaz gozatu genuen eta danbor hotsak entzun ziren ikastetxe osoan!

Goizean LH 1 eta 2ko ikasleak Txarara joan ziren danborra jotzera. Bestetik, LH 5 eta 6ko ikasleak Aspacera hurbildu ziren. Primeran hartu gintuzten eta oso ondo pasa zuten denek.

Arratsaldean ospakizunekin jarraitu genuen. Sagastieder plazaraino joan ginen danborrak joaz, txaranga eta guzti! Azkenik, ikastetxera itzuli eta guztiok batera jo genuen primeran apaindutako aterpean.

Ikasleek giro ederrean eta gogotsu jo zituzten danborrak eta egun osoan zehar erakutsi zuten euren trebezia.

Egin klik HEMEN eta egindako gif eta bideoak ikusiko dituzue. Argazkiak hemen. Disfrutatu!