
Mediateka
Liburuz jositako mediateke dotore bat dugu. Bertan, ikasleek lanerako eta irakurketarako txoko atseginak dituzte. Liburuak maileguan hartzeko aukera ere badaukate.


Areto gorria
Areto honetan eskolako ikuskizun edo hitzaldi interesgarrienak egiten ditugu. Eszenatoki polit bat dauka eta ikusleentzako leku aparta.


Jangela
Jangela polit honetan gure ikasleek bazkariaz gozatzeko aukera izaten dute.


Informatika gela
Gela honetan 13 ordenagailu dauzkagu eta proiektore bat. Eskolako edo eskolaz kanpoko jarduerak egiteko erabiltzen dugu.


Plastika gela
Plastika gela txukun bat daukagu material ezberdin askoz hornituta.


Laborategia
Esperimentuak egiteko eta science saioak aurrera eramateko gunea da hau, bertan, material ezberdin asko aurki ditzakegu.


Gimnasioa
Gimnasio handi eta argitsu bat daukagu gorputz hezkuntzako saioetarako.


Patioak
Zoru beltz eta gorriko bi zelai handi izateaz gain estalia dagoen frontoi bat badaukagu, baita aterpe bat ere. HHko aldean ere jolas gune politak dauzkagu.








Psikomotrizitate gela
Eskolako txikientzat psikomotrizitate gela txukuna aurki dezakegu, bertan, primeran pasatzen dute.

