Egindako argazkiak ikusteko klikatu HEMEN edo ondoko argazkiaren gainean.
Gaur, hilak 19, lehen hezkuntzako ikasleak, Belodromoan izan dira Donostia Zinemaldiaren 70. edizioko programazioaz gozatzeko. Bertan, Pepper robot izan da protagonista, eta ikus-entzule guztiak dantzan ere ipini ditu, Terra Willy: planeta ezezaguna filma proiektatu baino lehen eta “harri eta zur” utzi ditu Belodromora joan diren haurrak. “Hala, aurrez aurre egiaztatu dituzte Pepperren trebetasun guztiak, eta ikusi dute gizaki bat bezalaxe mintzatzen eta mugitzen dela, eta badakiela pil-pilean dauden abestiekin dantza egiten ere.