Gaur goizean, hirugarren zikloko ikasleak, San Marko Gotorlekura joan dira. Kirola egin dute eta bertako paisaiaz gozatu dute.

San Marko Gotorlekua pribilegiozko tokian kokatuta dago, Donostiatik 10 kilometro baino gutxiagora, naturan peto-peto murgildua. Zalantzarik gabe, Oarsoaldeko begiratoki nagusia da. Bere kokapena ezin hobea dela eta, gipuzkoar kostaldeko behatoki garrantzitsua eta pribilegiatua da, bertatik Kontxako , Pasaiako eta Txingudiko badiak ikus daitezkeelarik.
Bizarain mendian kokatutako eraikuntza militar bat da, 260 metroko altueran, XIX. Mendean eraiki zen Errenteria defendatzeko. Gaur egun ez du erabilpen militarrik; armadak 1970 urtea arte okupatu zuen, eta egun Lau Haizeta parkean integratuta dago, ekipamendu ludiko eta kultural bezala.

Ikusiko duzue zein ondo egon diren! 

https://youtu.be/RL-x4YZyzw8

Argazki gehiago ikusteko klick egin HEMEN edo beheko argazkiaren gainean.