Gaur, apirilak 15, hirugarren zikloko ikasleak, San Telmo Museora joan dira. Bertan, Chillida grabatzaile eta Oteiza eskultore artisten obretara gerturatu dira.San Telmo Museoko arduradunek abentura propio bat proposatu diete ikasleei: Forma ematera! Jarduera honetan eskultura izan da aukeratutako gaia eta Museoak duen bilduma aztertu dute. Nola sortzen da eskultura bat? Denak berdinak dira? Zein material erabiltzen dira? Eskultura bat materialak kenduz edo jarriz sortzen dela ikusi eta gero, zergatik ikasle bakoitzak ez du bere eskultura propioa sortzen?

Zein ondo pasatu duten  eskaini dizkieten materialekin esperimentatzen. Asko ikasi dute eta izan duten eguraldi ederrarekin  zoragarri aritu dira.

Ikusi ondoko bideotan zein ondo aritu diren.

https://youtu.be/UthGkOUusNk

 

https://youtu.be/36KCi8I1nk0