Aste honetan, LH5 eta LH6. mailako ikasleek Piraguismoan aritzeko aukera bikaina izan dute. Eguraldi goxoa baliatuz eta Donostiako Piraguismoa elkarteko irakasleek lagunduta, Kontxa hondartzara joan dira kirol honetan trebatzeko asmoz. Ekipazioa jantzi eta begiraleen azalpenak entzun ondoren, Kontxako badian nabigatzeko aukera izan dute. Batzuk hasieran urduri samar zeuden, baina itsasoa oso lasai zegoen eta primeran pasa dute. Errepikatzeko gogoarekin geratu dira gehienak.
Goiko argazkian edo HEMEN klick egiten baduzue argazki batzuk ikusiko dituzue.