Astelehen honetan, hilak 8, lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egon dira. Bertan gauza interesgarri asko ikasi dute eta, eguraldia lagun, egun ederra igaro dute..
Museo hau, Kutxa Fundazioarena, gizartearentzako kultura- eta hezkuntza- baliabide bat da.
Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago, ingurune natural ikusgarrian, eta museo interaktiboa da. Izan ere, informazioa modu erakargarrian aurkezten du eta komunikazio-estilo berria du, objektuen maneiuan eta esperimentuetan oinarritua.
Eureka! Zientzia Museoak inguru bizia eskaini nahi du, zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzeko. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.
Zentroak erakusketa iraunkor bat du. Zientziaren hainbat arlo aztertzeko aukera izango dugu, gaikako 8 aretotan banatutako 178 modulu interaktibo baino gehiagori esker.