TXIKIZIKLO 

Astelehenean, azaroak 15ean, LH5 eta LH6ko batzuk Aquariumera joan ginen Txikizikloan parte hartzera. Iazko irakasle batekin topo egin genuen han. Bertan, hitzaldi batzuk entzun genituen zetazeoei buruz eta kutsadurari buruz. Ondoren, sari batzuk zozketatu zituzten: Aquariumerako sarrera bat; motxila, kamiseta eta koaderno bat; eta buzeo egiteko bataioa. Azkenik, Aquariumera bisita egin genuen eta zalantzak argitu zizkiguten. 

 

BEGIRADAK 

Asteartea, azaroak 16a zen. LH5 eta LH6ko ikasle batzuk eskolatik atera ginen eta oinez abiatu ginen Trueba zinemara. Iristean hamaiketakoa jan genuen eta ondoren laburmetraiak ikustera sartu ginen. Laburmetrai asko ziren, batzuk motzak eta beste batzuk luzeagoak. Bukatu zirenean galdera batzuk egin genituen. Han, Angel Aldarondo zegoen eta beste galdera batzuk egin genizkion. Geroago, Kataluina Plazara joan ginen denbora pixka bat pasatzera. Bukaeran, autobusa hartu genuen eskolara bueltatzeko. 

 

 

TINKO 

Ostegunean, 2021eko azaroaren 18an, Intxaurrondoko Kultur Etxera joan ginen Galtzaileak eta Irabazleak izeneko pelikula bat ikustera LH6koak eta LH5ekoak. Pelikula aita, bere alaba eta zaldiei buruzkoa zen. Asko gustatu zitzaigun ·_·

 

 

ANTZERKIA 

Astelehen, arratsaldean, azaroak 22an, LH5 eta LH6 mailak antzerki bat ikustera joan ginen. Aitor ikastolak prestatu zuen eta Gazteszenan izan zen. Bere izenburua “Egun amaiezina” zen. Oso ondo pasa genuen, baina, 2. antzerkia ez genuen ikusi denbora falta zitzaigulako. :v