Imanol Mercero Galtzagorri elkarteko kideak, “Liburuen altxorra” aurkeztu du gure eskolan, hori bai, ez dugu COVID-a ahaztu eta neurri guztiak zorrotz bete ditugu. Galtzagorri elkartea, orain 15 bat urte martxan jarritako ekimena da eta irakurzaletasuna bultzatzea du helburu. Imanolek liburuz betetako kutxa bat ekarri du ikastetxera, eta ekarritako liburuak gelan gozatzeko aukera izango dugu.Ekintza hau guztiz interesgarria da azken urteko nobedadeak agertzen direlako; hala ere, betiko liburuek beren tokia dute eta literatura genero guztiak hartzen dira kontuan. Bestalde, Ainarak, gure irakasle alaiak, ikasle guztiei ipuin bat irakurri die eta arrakasta izan du umeen aurpegiak esan digutenez.

Argazkiak ikusteko klik egin HEMEN edo argazkiaren gainean.