Gaur, martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen ari gara eskolan. Esan  beharra dago eguna iritsi aurretik, lan asko egin dugula. Haur hezkuntzakoek adibidez,  “Daniela Pirata” ipuina landu dute, eta lehen hezkuntzan hainbat emakumeren biografiatan sakondu dute: zientzialariak, kirolariak, artistak, asmatzaileak esaterako. Beste urte batzuetan bezala, leiho borobila eta eskolako sarrera gai honen inguruan apaindu ditugu. Hemen dituzue bideo bat eta argazki batzuk, egindako guztia ikus dezazuen.

https://youtu.be/pJD_nJpy7BY

 

Argazki gehiago ikusteko klick egin HEMEN edo argazkiaren gainean.

Bidali dituzuen argazki guztiei esker, collage hau egin ahal izan dugu. Argazki gehiago ikusteko klick egin HEMEN edo argazkiaren gainean. Milesker zuen laguntzagatik!

 

LH 5.mailako ikasleek,  Uxue Alberdi-ren “Konplize ditut eta”  bertsoa prestatu dute.

https://youtu.be/UEa90Ug-CUo