Aurreko ostiralean, musika eskolaren eskutik, entzunaldi aktibo bat ikusteko aukera izan genuen. Bertan  musika ez dela batzuetan transmititzen saiatzen diren bezain “serioa” azaldu ziguten.Konpositoreak gu bezalako pertsonak dira, eta askotan xehetasun sotilak (eta ez hain sotilak) “uzten” dituzte beren lanetan, irribarrea eta algara ere eragiten digutenak. Kontzertu horretan konpositore klasikoenen obra asko biltzen dituzten pasadizo edo txiste musikalak kontatu zizkiguten. Interesgarria izan zen eta izugarri gustatu zitzaien.

Entzun grabatu dugun bideoa eta gozatu!

https://youtu.be/FMRkRhlBHmQ