Kaixo!

 Uda oso gertu dago, eta eskola ez dagoen arren, euskaraz hitz egiten eta entzuten jarraitu behar dugu. Zuentzat ideia polit batzuk ditugu euskaraz aritzeko. Ez zarete aspertuko eta ederki pasako duzue inongo dudarik gabe.

 Lehen proposamena hau da. EITBko web ofiziala. Marrazki bizidun ezberdinak dituzue online ikusteko aukera desberdinekin. Adinka sailkatuta dituzue marrazki eta programa hauek.

https://www.eitb.eus/eu/hiru3/marrazki-bizidunak/

Bigarren propopaseman hemen duzue. Web orrialde honetan marrazki eta film desberdinak ikus ditzakezue, momentuan deskargatzeko aukera ematen duena. Aukera izugarri handia, non betiko marrazkiez gain, marrazki mota gehiago ikusi daitezkeenak.

http://www.euskal-encodings.com/smf/

Komikiak japoniarrak gustatzen zaizkizue (Manga)? Ba hementxe euskeraz egiteko aukera, ez dadila izan aukera faltagatik.

https://euskomanga.com/

Errekurtso falta ez dadila izan, Euskaraz ere jolastu zaitezke. Ordenagailuan eta hainbat jokutan euskaraz eta jende euskaldunarekin egin daiteke. Ikasi eta ondo pasa!

https://gamerauntsia.eus

WEB ORRIALDE GEHIAGO

https://iparra.eus/

https://eranafarroa.eus/marrazki-bizidunak-eta-filmak-euskaraz/

https://hegoa.eus/wp-content/uploads/2022/06/Haurrentzako-euskarazko-edukiak-pantailetan_compressed.pdf

Ikus dezakezue errekurtso falta ez dela izango euskara lantzeko orduan, beraz, udan euskaraz, euskara disfrutatu ezazue eta batez ere, ondo pasa!

EUSKARA BATZORDEA