Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak, COVID-19ak sortutako egoera dela-eta,  Terra Willy pelikula  ikusteko aukera eman digu . Zoragarri egon dira eta pelikula asko gustatu zaie.

Willy mutil koskorra espazioan zehar bidaian dabil gurasoekin. Espazio ontzia istripuz suntsituko zaie, Willy ontzitik kanporatua izango da larrialdietarako kapsula batean, eta gurasoengandik urrun, esploratu gabeko planeta basati batean lur hartuko du. Buck biziraupen robota eta Flash alienigena lagun hartuta, Willyk gurasoekin bat egiteko modua aurkitu beharko du, mundu berri liluragarri honen sekretuak ezagutzen dituen bitartean.