Goizean ateratako argazkiak ikusteko HEMEN klika.
Abenduaren 3an urtero bezala Euskararen Eguna ospatu genuen. Gure Japoniar estiloko piruletak hartu eta Sagastieder Plazara abiatu ginen trikitrixaren laguntzaz auzoko giroa alaitzera. Irudian edo HEMEN klika eta bertan egindako dantza ikus dezakezue.
Ez da ziur asko bertsiorik onena izango baina halaxe atera zaigu Intxaurrondo Hegoako zenbait irakasle eta langileei. EUSKARAREN EGUNEAN ( abenduaren 3an) eguerdi aldean, ahots, kitarra eta panderoaren laguntzaz, di- da baten abestu eta grabatu genuen.
Ea gustokoa duzuen!
….eta arratsaldez ospakizunekin jarraitu genuen: hamaika joku, froga eta jolas (zahar eta berri) eta txokolate goxoa bukatzeko. A ze eguna! Argazkiak ikusteko ezkerreko irudian edo HEMEN klika.