Goizean ateratako argazkiak ikusteko HEMEN klika.

 

Abenduaren 3an urtero bezala Euskararen Eguna ospatu genuen. Gure Japoniar estiloko piruletak   hartu  eta  Sagastieder Plazara  abiatu ginen trikitrixaren laguntzaz  auzoko giroa  alaitzera. Irudian edo HEMEN klika  eta  bertan egindako dantza ikus  dezakezue.

 

Ez  da ziur asko   bertsiorik onena  izango baina  halaxe atera zaigu Intxaurrondo Hegoako zenbait irakasle  eta langileei. EUSKARAREN EGUNEAN    ( abenduaren 3an) eguerdi aldean, ahots, kitarra eta  panderoaren laguntzaz, di- da baten  abestu eta grabatu genuen.

Ea  gustokoa  duzuen!

 

….eta  arratsaldez  ospakizunekin jarraitu genuen:  hamaika  joku, froga eta jolas  (zahar eta   berri) eta  txokolate goxoa  bukatzeko. A  ze eguna! Argazkiak ikusteko ezkerreko irudian edo HEMEN klika.