Urriaren 29an Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko LH5 eta LH6.mailetako ikasleak “Beste begiradak” zinemaldira joan ginen. Zinemaldi hau Ikertze elkarteak antolatzen du. Erakunde kulturala da eta  ikastetxeekin batera hezkuntza-proiektuak egiten dituzte.

Artea, zinea, filosofia eta film laburrak erabiltzen dituzte.

“Beste begiradak” zinemaldian aurkeztutako film laburrak Donostiako Akuariumeko areto nagusian proiektatu zituzten, film asko jarri zituzten. Pelikula hauek “profesionalak” ez diren taldeek egindakoak dira: ikastetxeek, Gaztelekuek eta horrelako erakundeek.

Film mota asko ikusi genituen batzuk errealagoak ziren eta beste batzuk fikziozkoak.

Filmak oso politak ziren, bakoitzak esanahi bat zuelako, batzuk oso mezu polita zuten, adibidez Txakurraren film laburrak errealitatea erakusten zuen, nola gizakiok animaliak baztertu egiten ditugu jostailu elektronikoekin egoteko. Edo beste bat gerrari buruz…

Beste aldean fikziozko film batzuk zeuden adibidez magiari buruzko bat zegoen, edo beste bat munstro bati buruzkoa.

Filmak oso onak izan dira urte honetan, baina batzuk hobeagoak ziren beste batzuk baino.

Aurkezpena Olatz Beobidek  egin zuen eta berarekin hitz egin eta galderak egiteko aukera izan genuen.

“Beste begiradak” Zinemaldiko dokumentalak ikusi eta gero, LH5 eta LH6-ko ikasleok akuariuma bisitatzera joan ginen.Akuariumean denak elkarrekin egon ginen eta gauza interesgarri asko ikusi genituen, arrain mota ezberdin ugari: Dori, Nemo…

Irteeran oso ondo pasa genuen eta gauza asko ikasi genituen.

* Argazkiak ikusteko HEMEN klika.