Euskara-ingelera murgiltze eredua duen eskaintza publiko berritzailea

Donostiako Intxaurrondo Auzoko Hegoa Eskolan eredu pedagogiko berritzaile hau eskaintzen dugu. Ikuspegi inklusiboa duen eleaniztasun proiektu honek, ikasleek hezkuntza eta hizkuntzen ezagutzarako aukera berdintasuna du helburu: “Let’s learn more languages, to speak a common tongue”, edo bestela esanda, hizkuntza gehiago ikas ditzagun lengoaia amankomun bat izateko (Europar Kontseilua, 2005).

Urtez urte ezartzen joango den murgiltze proiektua

Euskara-Ingeles murgiltze sakoneko ikuspegi eleanitz hau jada martxan jarri da eskolako etapa guztietan. Izan ere, Hegoa ikastetxeak, sentiberatasun berezia izan du, sortu zenetik ez gero, hizkuntzen trataerari dagokionez eta hala jasota dago gure Hezkuntza Proiektuan. “Gure helburua ikasle guztiek curriculumera iristeko aukera berdinak izatea da, haien jatorri, kultura edo hizkuntza bagaia edozein dela ere”. Ikuspegi horri jarraiki, Lehen Hezkuntzako hainbat mailatan ere esperientzia eleanitz desberdinak abian daude:

SOLAR SYSTEM

https://www.youtube.com/watch?v=xFIXOMIrMjk

Pycto-Idazketa Proiektua, Euskaraz, ingelesez eta gazteleraz lantzen da. Metodologia berritzaile honek irudia du oinarri, irakurketa-idazketa jabekuntzaren prozesua irudimenaren eta hizkuntzaren garapenarekin batera landuz.

Science in English Lehen Hezkuntzako 3. mailatik aurrera, STEM-zientzia alorra ingelesez lantzen da, pentsamendu konputazionala eta zientifikoa garatzeko berariazko ekintzak aurrera eramanez.

Hegoa Ikuspegia

Gaur egungo gizarteak, gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, gure ikasleek aurrera egiteko behar izango dituzten tresnak eskura izan ditzaten eskatzen du, euskara eta ingelesa,“lingua franca” gisa, alegia.

Ez dezagun ahaztu, haurren ongizatea dela helburu nagusia. Horregatik, ama hizkuntza oinarri da ikaskuntza-hizkuntzen arteko loturak egiteko eta haien arteko transferigarritasunerako. Aditu askoren ustetan, hala nola, Myriam Met, Marylandeko Unibetsitatea, Jim Cummins, Torontoko Unibertsitatea, Do Coyle, Edinburgoko Unibetsitatea eta Jasone Zenoz, EHUko irakasleek diotenaren arabera, Edukien Bitarteko Hizkuntzen Irakaskuntza (CLIL) izango litzateke testuinguru eleanitz batetarako ikuspegirik egokiena. Eta hori da, hain zuzen ere, Hegoa Euskal Eskola Ingelesak eskaintzen duena.

Irakasleek ingeles, euskara eta gaztelera maila altua daukate; C1-C2 profila eta etengabeko prestakuntza jasotzen dute, bai hizkuntzen trataera bateratuaren inguruan, bai ikasgelan aplikatuko diren metodología eta didaktika eleanitzen inguruan ere. Horrez gain, badaude jatorrizko hiztunak diren elkarrizketa languntzaileak, herrialde anglofonoetatik etorritakoak, adin guztietako ikasleekin hartu-emana dutenak.

Azken finean, etorkizuneko erronkei adorez, ekimenez, sormenez eta autonomiaz aurre egingo dieten prestsonak hezi nahi ditugu.

“Hizkuntzak funtsezkoan dira”