Apirilaren 23ko liburuaren eguna ospatzeko, aurreko aste osoan zehar jarduera ezberdinak egin genituen. Primeran pasatu zuten eta irakurketa sustatzeko oso jarduera baliagarriak izan ziren gainera.
Irakurketa txirrina
Egunean zehar eta abisurik gabe txiirinak jotzen zuenean 10minutuz egiten ari zirena utzi eta irakurketaz gozatzen zuten. Sorpresa!



Bikoteka irakurketa
Maila ezberdinetako ikasleak nahastu genituen bikoteka irakur zezaten. Asko inplikatzen dira horrelako egoeretan eta ikaskuntza aberatsa da ikasleentzat.



Etxeko irakurleak
Etxetik bisita asko jaso genituen gure ikasleei ipuin ezberdinak kontatzeko. Eskolako komunitatean ditugun hizkuntza askotan kontatu zizkiguten ipuinak; Euskaraz, ingelesez, frantsesez, galegoz, arabieraz,… Oso aberatsa izan zendenontzat eta adi adi jarraitu zituzten kontakizunak!



Ikasleak irakurle
3. zikloko ikasleek HH-ra bisita egin zuten eskolako txikienei prestatuta zituzten ipuinak kontatzeko. Gogo handiz jeintsi ziren eta esku zabalik jaso zituzten!



Irakasle irakurle txokoak
Eskolan zehar 8 txoko prestatu genituen, bertan, 8 irakasle zeuden ondo hautatutako ipuinak kontatzen. 3 txanda egin genituen eta bertaratzeko txandan apuntatu eta sarrerak lortu behar zituzten. Dena agortu zen!



Txarako irakurleak
Txarakoen bisita ere jaso genuen. Lehenengo zikloko ikasleei ipuinak kontatzera etorri ziren, oso polita izan zen eta primeran egin zuten!

