Kaixo lagunok, Irailaren 7an, ostiralean eman genion ongi etorria 2018-2019 ikasturte berriari. Astebetez goizez hasi ginen eta irailaren 14ean astebete  besterik pasa ez zenean, goizez eta arratsaldez, eguzkiak gogor jotzen zuenean  eta oraindik hondartzarako gogoz geunden egun haietan!

Ikasle, irakasle, bestelako langile eta familia berriei ongietorria, baita etxekoei ere, noski! Ongi etorriak guztioi! Agurrak ere  orain arte gurekin izan  zaretenoi!

Panpinak bertan izan dira gure eskolan udara pasa, beraz dena kontrolpean eta hasteko prest!