Egindako argazkiak ikusteko HEMEN edo argazkiaren gainean Klikatu.

Zuhaitz bat Europan zehar kanpaina  Hegoa Ikastetxean

Lehen Hezkuntzako lehen, bigarren, hirugarren eta laugarren mailako ikasleek hainbat espezietako zuhaitzak, zuhaixkak eta landareak landatu dituzte Arkazieta parkean eta gure eskolatik gertu dauden berdeguneetan.

Zuhaitzak hainbat espezietakoak izan dira, hala nola Haritz arrunta, gereziondoa edo Urkia. Haiekin izan da Marisol Garmendia alkateorde eta ekologiako zinegotzia.

Marisol Garmendiak azaldu zuenez, “Zuhaitz bat Europan”  kanpainaren helburua da udalerri guztiek gutxienez zuhaitz bat landatzea “tokiko iraunkortasunarekin eta baso-soiltzearen aurkako borrokarekin duten konpromisoaren sinbolo gisa”.