“Gure egitasmoa”

Hegoa ikastetxea Donostiako izen bereko auzoan kokatuta dago.

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasketa mailak eskaintzen ditugu, hau da, 2 eta 12 urte bitarteko haurrak eskolaratzen dira.

Euskara ingelesa murgiltze goiztiarra

Haurraren ongizatea helburu, ama hizkuntzarekiko errespetutik abiatuz eskolako hizkuntzekiko atxikimendua lortzeko ezinbestekoa da etxeko hizkuntza indartzea.

Ingelesa lokarri

Gaur egungo gizarteak gure ikasleek tresna indartsu bat izatea eskatzen digu: gure mundo globalizatu honetan murgiltzea ahalbideratuko den “lingua franca” ingelesa, alegia. Eleaniztasuna beti gehigarri!

Eleaniztasun inklusiboa

Gure ikuspegi eleanitz eta inklusiboa berezia da, bere seme-alabei aukera gehiago eta hobeak eskaini nahi dieten bertako familientzat, bai eta Donostian bizi diren familia misto eta anglofonoentzat ere egokia.Donostiako  Udalarekin elkarlanean ari gara aukera paregabe hau Intxaurrondo auzotik hiri osora zabaltzeko. Topoaren geltokia bertan izanik, Amara auzotik 3 minutura gaude, esate baterako.

IRAKASLEEN PRESTAKKUNTZA TRINKOA

Gure irakasleek euskara, ingelesa eta gazteleran profil altua dute eta eleanitzak dira. Etengabeko prestakuntza jasotzen dute hizkuntzen trataera integratu eta integralaren inguruan, bai eta gelan aplikatzeko ikuspegi eta metodologia eleanitzen inguruan ere.

Geure metodologiaren ardatz nagusia proiektuen bidezko lana da. Arloak gai komun baten inguruan lantzen dira, nagusiki. Gure helburua ikasleek modu esanguratsu eta testuinguruan kokatutako batean ikastea da.

Eskola integratzailea gara, aniztasunaren trataeran eta ikasle guztien heziketa-beharretan saiatua.

Hegoa ikastetxearen egitasmoa, honako printzipio hauetan oinarritzen da:  Publikoa, euskalduna, eleanitza, inklusiboa, baloreak bultzatzen dituena, akonfesionala, norbanakoaren ikuspegi integral batetik ikaslea bere aprendizaiaren protagonista dela ulertzen duena eta berritzailea.

HEGOA DA GEROA

Eskolako digitalizazio planari jarraiki, IKT baliabide ugari eta eleanitzak ditugu. STEAM jardueren bitartez, adimen konputazionala eta zientifikoa garatzeko jarduerak prestatzen ditugu. Azken finean, etorkizuneko erronkei erantzungo dieten ikasleak hezi nahi ditugu, sormenez, autonomiaz eta ekimenez arazoei aurre egiteko gai izango direnak. Zer esanik ez, hizkuntzak gakoa dira!